Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

2016-V-21

 

 

ibai ertzeko petrilean eserita

gazte bat irakurtzen

         07:27am

etxepe batean liburuak

kaxetan zain

hego haizeak haien

usain gozoa

         banilla zaporekoa

zabaltzen du espaloian

 

kale hutsean

auto bat edo bi

okin batek beste bati

pocopelo

como yo

 

taberna guztiak zarratuta

taxi baten zain

lehorte garaian euriaren zain

egoten garen bezala

gazte hordi talde bat

eta etxera bidean

balantzaka bi ezezagun

 

Donostia beti izan da

aski paristarra