Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

ITZULERA

 

 

Oberkampf

taxi bat behar dut

goizeko seiak eta erdi

eta trena bi ordu barru

 

auto beltzera igotzean

diosala

lanean hasi berri bera

eta ni etxera

 

ez dabil ia inor kalean

lotan akaso kartoizko

gaztelu etzan horietan

larruzko aulkian hondoratu

 

larunbata da

edo igandea

gure kalean sartu garenerako

merkatua prestatzen ari dira

 

gelara igo

lau solairu

lau ate

bi giltza

 

arima arrastaka

noa dutxaraino

esku batean toalla

beste guztia maleta barruan

 

ur beroaz ezabatu dut hiria

gero eta gertuago

itzulerako trena

irla bat da nire gorputza