Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
 

 

HERIOTZA ETA LAGUN ZAHARRAK

 

 

heriotzaz lagun zaharrez bezala

mintzatu edo idazteagatik ere

beti harrapatzen nau ezustean

norbait galtzearen kolpeak

 

berriro sekula topatzeko aukerarik gabe

 

lagun zaharrik ez dut

ez naiz haietaz mintzatzen

oroitzapen guztiak sutan gordetzen dira

errautsa arnasten dut airea baino

 

bihotzak badaki errautsekin zer egin

 

ez dut idazten

isilik gelditzen naiz

ez naiz mintzatzen

isilik ibiltzen naiz

 

baina ezin gogoa apaldu

 

ez dago akaberarako prestatzerik

garaia heldu artean ezin

bakerik adostu galerarekin

nola luzatzen ote du hildakoak eskua

 

beharbada ez zaio inori axola