Itzulera
Itzulera
2017, poesia
96 orrialde
978-84-17051-01-3
azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Martin Bidaur
1996, Tolosa (Okzitania)
 
Itzulera
Martin Bidaur, 2017

Haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetiko bat duzu hau: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera. Esperientzia intimo baten kontaketa egiten du Martin Bidaurrek bere lehendabiziko liburuan, biltzeko oroitzapenak, bisitatzeko berriz lekuak, ulertzeko iragan nolabait hautsia, nahiz eta jakinaren gainean egon ia dena aldatuta eta ezberdin kausituko duela. Nork bere burua onartzetik datorren identitate bilaketaren hasiera da poemetan ageri duena.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2017-10-09)
kritikak:
Ibilbidearen hasieran, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2017-10-21
«Subjektu poetikoak munduan jaurtikia izateko sentimendua erakusten du, eta jarrera existentzial honek alderik alde zeharkatzen du idazlana, jarrera horrek ondorio nabarmenak baititu poemetan plazaratzen diren ideietan».
Itzuli aurreko guda, Miren Lizarralde, Gara, 2017-11-04
«Barru-barrutik papereratutako asmoen zerrenda mamitua, uzkurtutako sentipenen galbahe mutu batetik irekieraren alde argitasunak bidea aurki dezakeen zirrikituetarainoko bidearen trazua egin du Martin Bidaurrek».
Norarik gabeko ihesa, Aiora Sampedro, Berria, 2017-11-05
«Iluntasun eta hoztasun giroa lortzeko, irudien arteko elipsiak eta inpresio singleekiko fokuak determinanteak dira. Bestalde, poemetan tartekatzen diren keinu literarioek ere sentimendu hori indartzen laguntzen dute».
Itzuli izan balitz zer, Igor Estankona, Argia, 2017-11-12
«Testimonioa uzten du haurrarena, nerabearena eta poesia sano heldu batekin gizonarena. Testimonioa, borrokarena eta ezinbestean aurretik eroan dituen gauzena. Irakurlea inarrosi ez, baina apurka-apurka daroa ezintasunen mundu batera, tokatu zaigunaren kontakizun etsira».
Itsaso zikin baten testigu, Hasier Rekondo, Deia, 2017-11-25
«Zalantzarik gabe, Bidaur geratzeko heldu da literaturara, ederto baitaki durunda egiten geure baitan, lirismo dekadente eta jaso baten jabe. Herioren esperoan, ez da gutxi».
Itzuliko balitz, zer? Horra "Itzulera", Mikel Asurmendi, argia.eus, 2018-01-24
«Peru Iparragirre —ETA Albisu— kondenatua jaio zen poeta izatera. Existentzialismora kondenatua, bizitzaren zentzuak gatibatua bizi da. Eta paradoxikoki, egundo “presondegi batean” egon barik, “bere bihotz barruan betirako kondenatu bat dago”».