90
Batzuetan bizitzak ukitzen zaitu emaro. Gauerdia iritsi eta atzera itzultzeko gogorik ez. Halako batean maskara batzuk topatu nituen lurrean txiki eginda. Nor ibili da hemen? Xomorroak, iguanak, katagorriak. Abiatu naiz leku epelago batzuen xerka eta ez ditut atzera-begiradak baino aurkitu. Ez da hau merezi duzuna. Gehiago eduki beharko genukeen guretzako. Horrela, urrezko soinuakz entzun ziren bozgorailuetatik; badakizu, literatur kritika krisian da. Baranda batean helduta jarraitu zuen Norak.
— Zuzi kartsu bat ematen dut urrutitik, monumentu turistiko bat.
Orpoak haztatzen zituen beti udaren etorrerarekin batera. Ene, emakume batekin akordatu da bat-batean; laurogeita hamarreko hamarkadako neguak. Zoli imajinatzen nuen ene burua ardaila ero horren erdian. Zaude, oraindik zerbait egin dezaket zugatik. Ez du aurkitzen, ordea, lokirik honezkero.