Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 

 

D)

 

tximino bat zerbeza edaten

eta eman diezaiotela

paperezko poltsa bat behintzat edo

makarra batek galdu egiten du flipper

bankuko gorbataduna garaile

berriro ere aldiriko ferianteek

euren nahasmena euren lan baldintza

penagarriak euren noraeza adierazi

dute jean françois lyotard la condition

postmoderne erakutsi dute begira

kale garbitzaileak etorri dira fcc

fluctuaciones bursátiles pelotazos

emazkidazu bi bat niretzat

ene pertxeroak kendu dituzte udarako

oh my god my god

non dago nire pertxa jean françois

panterak hozka egin zion lehoiari

hierarkia hautsi zen den dena

den da baztergarri orain

elkartasuna adieraziko dute alferrik

sinets ezazu nahi duzuna sentitzen ahal

dena dute