Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

ULERMENA

 

Inoiz joango ez den gaztetasunagatik eginen

Dut topa, kasik xaloak ere ezin izan gaitezkeen

Garai honetan. Eta imajinatuko dut euskadi,

Mundu eder bat (ze lotsa, hau lotsa!) Sofan

Bota dut berriz ene burua eta gora begiratu

Irudi poetiko, agerpen ezustekoren baten bila.

Oh, oraindik orain gizakion epeltasuna

Estimatzen zenutenok, non utzi dituzue zuen

Arropa urratuak? Sentitu al duzue inoiz

Katea zuen bularraldean? Ailegatu al zarete

Ukitzera? Zenbat galdera egin nitzake, militar

Batek bezala, zenbat kolore berri gogoratu.

Distantzia maiatzeko iluntze bat da, izan ere.

Marc-ek ura ekarri du, eta agian, komunismoaren

Zentzuan pentsatzen ari da, oraingo

Balizko zentzuan. «Nola deitzen zizuten zuri

Txikitan?». «Leihoa itxi ezazu arren, Marc». Bihar

Lotan pasako dugu eguna, denbora alferrik

Galtzearen (eskaintzearen, Marc) laugarren

Apologia hilabete berean. Hemen whiskia

Edaten dugu (moderazioz), eskoziarra gehiago

Jakin nahi baduzue. Parisen ezagutu genuen

Elkar, horrek esanahi bat zuela uste genuen

Denboran. Inork maite ez duen terrorista inmoral

Bat naiz finean, badakizu. Edozergatik hilko

Nuke, arrazoi zehatzen beharrik gabe, kausa

Absurduak aldarrikatu gabe, barkamena eskatu

Gabe: Rodriguez Galindo Astoria zinemetan.

«Honek ez du zerikusirik politikarekin, hau

Etika da». Forma jakin gabeko figurak topatu

Nituen kale bazterrean, umezurtz, abandonaturik.

Zergatik zaude hemen, Barbara? Ulermena,

Esanahia bilatzeko? Badakizu, Lasa eta Zabala

Alacanten karez estalirik aurkitu zituzten.

Batzuetan soluzioa aurkitu dudala iruditzen zait;

Adiskide, ez dakit zuri ere gauza bera gertatzen

Ote zaizun. «Noiz kontatu nizun liburu haren

Edizio berriarena». Edalontzia bete du. Behin

Baino gehiagotan gorrotatzeko jaio garela

Pentsatzen dut, gure etsaiak laztandu eta beraiekin

Egingo dugula larrutan. Garai zaharretan bezala.

«Meslay kaleko zakurrak sei urte bete berri ditu»

Esan du egungo Ingalaterrako Erregeak. Saul,

Walter Scott etorri da zutaz galdezka. Eta.

Zapatak lokaztuta zituen.