R.C
Bazen behin laborarien desesperoa garai postmodernoetan. Eta horrela aritu ziren Mary eta Jim etxe hartako portxean. Etorri zen, bakerozko sonbreiru bat eskuetan.
— Hi guys, what do you wanna do now?
Teilatua beltzez pintatu behar zuten, konponketa batzuk egin, garajea garbitu... Zer izan behar duen CO2 gehiegi irentsi izanaz hiltzea, eta hiltzea. Etorri zen, alkandorako goiko bi botoiak askaturik. Soro sail zabal haiek ez ziren hozteko ereindakoak, ez zuten bihurgunerik osatzen, ordenatuak ziren, aratzak. Eta kotxe bat pasa zen gero ondoko errepide lakar hartatik, ziztu bizian. Baina Jimek ez zion bere lana egiteari utzi, eskuak zikinduak zituen, izerditan, garagardo hotz bat edateko premian. Ez zen beste inoren arrastorik inguruetan. Etorri zen, berriz ere, Chevrolet beltz batean. Zerbait galdetu, hor nonbait abandonatua zegoen aulki batean eseri eta zigarro bat piztu zuen. Mary sukaldean sartu zen, agian baso bat uren bila, jateko zeozeren bila beharbada. Eguzkia etzatera zihoan eta etorri zen, enegarrenez, zerbaiten bila.