Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

U)

 

etsai handienek erruberak ospea

hamar minutuko luzera dauka

denak painueloak bota dituzte

sutara beltzak koadrodunak queer

is dead afroamerikar lesbianak

ekonomiako katedrak mundua

horrelakoa da eta ez da gure

errua lo aurreko antsietatea

paranoia eskizofrenia budisten

berpizte metodoak edo ataraxia

zuhurtzia falta errealismo gabezia

konpromiso eza humanitatearekiko

zer kausa mono eta multifaktorialak

hobetsi zenuela dudarik gabe

begiak itxita ignorantziaren beloa

baina ez ginen sensibleak eta

zer emakumearen jazarpena

john wilkinsonek aurpegia estaltzeko

desioa adierazi zuen kutsadurak

azala urratzen du billie jean

hogeita hamar eurotan merke