Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

BIDE BAKARRA

 

— Borroka da bide bakarra —esan du lurrera begira.

        Kopeta ilundu eta sotoko egurrezko aulki batean eseri da alderantziz, eserlekuaren bizkarraldea bularrean paraturik duela. Argi foku beilegi bakarra eta horma zuri beltzatuak. Gizonezkoek mesfidati begiratzen diote elkarri, eskuak txaketako poltsikoetatik alde. Zeren egoerak kontrolpetik ihes egiten dienean orduan zaunka hasiko dira zakur oldarkorrenaren antzo. Ez dago leiho bat bera ere. Beren legea horrelakoa da.