Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 

 

R)

 

itzalak ilunpetan negar egiteko

gogoa eragiten diote hizkuntza

galdu bat gehiago ez dute jatekorik

ematen baina animalia sinbolikoak

gara aizu aizkorak erabiltzen

dituzte batzuetan hori bai

intsektizidak espeziearen biziraupenaren

alde erailketak ezin konta ahala

amodio zapuztu jaiotza frakasatu dute

azkeneko aldiz zin egin diote

euren buruei sinetsarazi nahi diete

merezi duela azken batean bere

trakeskeria guztiekin ere barka

daitekeela ez da karitatea ez da

moral kristauaren bertsio laikoa ez

da etsipenaren garaipena tiobibo

batean ikurrina zabaldu du harro

morroi hau zoro al dago hau da

hau erridikulua egin beharra zer

pentsatuko dute atzerritarrek gure

prestigio apurra galduko dugu

horrela ez dago fundamentuzko

nazio bat osatzerik ah zer negargura