Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 

 

Q)

 

anaia nagusiek gobernatzen

zuten euren mundua kantu

gogorragoak gizarteari nazka

haurtzaroa joango zitzaien

konturatzeko songoku gudari

bat zen peter pan

esteta novisimo bat orain

poesiarik ez dute irakurtzen

bideoak kamera digitaletan irudi

desenfokatuak instalazioak

eusko jaurlaritzako bekak

eskatzeko bete formularioa

sormena sustatu nahi dugu

eta batez ere sortzaileak I+G

+B aurrera doan herria doan

lehendabiziko hiru hilabeteak

+T+Ñ+W+zepolitakdirenizarrak

entzun eta mundura jaurtikiak

izan ziren berriro