Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

IX

 

Amildegi bat ikusi zuten beren muturren aurrean. Hatzekin airea tirokatu zuen Gorkak eta buruz bera etzan ziren besteak. Haurtzaroak, agian, egun haietako kolore bera izango zuen eta inor ez zen enteratu. Gela hartan utzi dute ispilu bat, adorno gabea, multinazional ospetsu batean erositakoa. Gainontzean, ez zekiten oso ondo nora so egin, espezialistaren bat beharko zutela iradoki zuen norbaitek. Baina ekaitza sartu da. Harkaitzak, eraikuntzak, ideiak herrestan joan ziren maldan gora. Zer nahi duzue esatea? esan du ahots beretzat ezezagun batek. Ez du ezer ulertzen eta azkenean, nola deitzen zioten galdetu zuen.

        — Ptix.