Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

N)

 

restaurante maxims oferta

menu fin de semana banatzen

ditu boulevardean beti

pentsatu izan du baliagarria

den marketing fakultateetan

ezer probetxuzkorik

irakasten al da errespetua

adibidez foiletoak hartzeko

ohitura sanoa jarrera puntuatzen

al da botere gune bat gehiago

poliziak esan zieten alde

egiteko zorua zikintzen ari

zirela eta ordenamendu berria

garbi zegoela ostera

mcdonaldsa gustatuko zaizue

gehiago edo gutxiago baina

errealitatea errealitate den

zalantza egiten da jada hau

zoramena hau zuhurtzia eza

deabruaren adiskidea zela eta

heriotza samur bat aldarrikatu

zuen instituzioetan egiazki

nonahi paratu daiteke zubian

abenidan ez bada paratzen

beste inor inon