Z)
edo oker jokatuko dute berriro
begetarianoak kexu inflazioa
negozioa kausa duin baten bizkar
gizaki garaikidearen alderdi
ahulena ez moral aldakorra ez
patologia psikologikoak ez
desengainua melankolia nazioartean
saudadea arazoak ikuspegi
patriotikoekin periferia edo zentroa
nola egin itzulpenak zertarako
lan egin ez bada irabazteko
nori gustatzen zaio porrota
nori axola jendearen noraeza
sexuala existentziala baina
ez hori ez hori ez da okerrena
begira morroi horri esan zuen john
wilkinson uzkurtuta dago ez da
tente mantentzeko gai ere ia galdu
du bizi duin bat edukitzeko
eskubidea eta hiltzekoaz zer esan