Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

ENKANTEAK

 

Paraxutak lurreratu ziren Bartzelonan autobus batzuen gainean. Greba ez zen arrazoi bat, alde egiteko garaia zen.

        — Beranduago itzuliko gara —esan du norbaitek baikor—, agian hemendik hogei urtera.

        Eta zeruari begira jartzeko tenorea ote den galdetuko lukete emakumeek honakoak beste garai batzuk balira. Motozikletak azkarrago hartzen zituzten errebueltak euria egiten zuenean. Berez zuten desabantaila konpentsatzeko era bat agian. Traste handi horiekin zer egin ez dakitela sirena hotsak entzun dituzte. Ez da sorpresa bat. Gauza asko dago oraindik galtzeko. Oinezkoak olgetan, itsasertzari begira, iluntzeak berdin izango balie bezala. Enkanteetan salgai jarriko dituztela hemendik gutxira aipatu du norbaitek.

        — Ez da posible —entzun zen atzealdean.

        Instituzioak gogor jarri dira azken boladan eta ezer gutxi egin daiteke jada. Ondoeza ez da hitz egokiena. Azkenekoak jaio eta azkenekoak bukatu.