Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

H)

 

liburua irakurtzeari ekin

dio pelikanoek alde egin

dute zoologikotik ekologistek

hori ez da bide zuzena zuen

kontra bihurtuko da gauzak

zentzuz egin behar dira fede

ona al dago sopa beroa urtarrilaren

zortzian eskertzen da oro

har baina hogei gradutan ekologistek

ez dute deus ulertzen polo esaten

badute ez da izozki gorri bat

munduaren hondamena ea behingoz

datorren esan du john wilkinsonek

non bizi dira orain pelikanoak nortzuek

elikatzen dituzte euren biziak aurrera

ateratzeko gai ote dira galdu al

dute bizirauteko sena zertarako

aspirina bat orain zer irabazten dute

horrela nola egin aurrera heriotza

aintzat hartzea normala bada fedek

harrikoa egin du bada zerbait

ulertzeko gai ez dena eta itxi