Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

SOBIETAK

 

Eta larrutan egin dute denak isildu direnean. Iruditu zaio giroan lerroak gurutzatzen zirela ezkutuan, eta agian bihar, sentiberatasuna aurkituko duela atzera. Musika entzun da alboko gela batean, baina seguruenik, horrek ez du zerikusirik. Ez horrek, ez eta zimelduko diren liburu guztiek ere. Hala da, Sobietar Batasuneko historia ikertzen dihardu, eta orain Sobietek boterea galdu zutenean bezala sentitzen dela aipatzen du edozein momentutan. Existitzen ez diren apalategiak imajinatu dituzte beren aurrean. Traktoreak bide ospeletatik, nekazariak elkarri kontuak kontatzen eta ume moko bat argazki ttipi bati begira plaza huts baten erdian. Solidaridat Mit akordatu da sudur punta maitekiro laztantzen zion bitartean. Zertarako egiten du hau guztia? Zer espero dezaket? Altxatzekoa egin du baina zerbaitek geldiarazi du bat-batean. Beti egongo da zerbait esateko, bestela zergatik otutzen zaizkigu gauza hauek? Orain ohartu da; leku horretatik bere burua ikusteko gauza baino ez da.