Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 

 

Ç)

 

kea sartu da hirian

nominalistak pozik agertu

dira begira begira errealitateak

arrazoia ematen digu

lehenago edo beranduago

gure printzipioak galduko

ditugu ez da trauma bat

telebista katez aldatu nixan turbo

begiak gorritu zaizkio

michael osborneri systane errezetatu

diote non guardiako farmazia gertuena

udaletxera ailegatu kea da pentsa

dezala zerbait ministerioak militarren

babesa adibidez batzuetan beharrezkoak

dira arren zuhurtzia razionalitatea

martzianoek sikiera grazia dute

baina hau

taxistek irratiak itzali dituzte hiriko

argiak non dago bentilazio sistema

zenbateko garantia zuen

hiri honek