Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duñabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 
Izozmendiak
Juanra Madariaga, 2003
kritikak:
Iceberg bat kalearen erdian, Igor Estankona, Deia, 2003-11-04
«Kontraesanez betetako errealitate hori poemara makurtu ahal izateko nahastu egin behar da, lerro berean ezarri ederra eta itsusia, noblea eta makurra. Xelebrea da baina nahaste hori hain dago landua non irakurleak, galdu beharrean, bere burua aurkitzen baitu».
Sakonera begira, Javier Rojo, El Correo, 2003-11-26
«Madariagak orain arte egin izan duen poesia ezagutzen duen irakurlea berehala ohartuko da honetan bestelako bideak urratzen saiatu dela idazlea».
Hotzak hitz, Asier Sarasola, Gara, 2003-11-29
«Egilea imajina daiteke izozmendiaren kristal hormatuen ertzik zorrotzena zizelkatzen, hitz bakoitzari duena baina esanahi zabalagoa emanez edo azaleratuz».
Bizitza sentsazioa, Jon Kortazar, El País, 2004-02-08
«Poemak beti klabe bi ditu, bata aipatua eta bestea, mundu isil baten adierazpen isila. Madariagaren poesia plano bien arteko jokoan mugitzen da; horregatik mantentzen du xarma. Egunerokotasuna beste zerbaiten adierazgarri delako, alegia. ».
Beroa, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2004-02-27
«Poetak badu nori zuzendurik bere poemok, eta horrek distantziarik eza dakar, izozmendietako hotz urdinetik urruntzera darama, berotasunaren bila, hitzen habian, hitzen muinetan, aurki daitekeena, edo bestela, amodioan, maite diren pertsonarekiko hurbiltasunean».