Eroriaren logika
Eroriaren logika
2009, poesia
104 orrialde
978-84-92468-11-9
azala: Iņaki Landa
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2003, poesia
1992, poesia
 
Eroriaren logika
Juanra Madariaga, 2009

Erortzea tragedia bihurtzen da, gero berriz zutitzeko modurik batere ez denean. Ez da zorigaitz beltza, ordea, Eroriaren logika poema liburuaren gaia. Bizitzan izan ohi ditugun jausialdi eta altxa uneez dihardu Juanra Madariagak, une horietako bulkadak eta indarrak deskribatzen dizkigu, maluraren eta atseginaren artean oreka zailari eusteko ahaleginean.

kritikak:
Heldutasunezko poesia, Javier Rojo, El Correo, 2009-06-27
«Heldutasunezko liburua idatzi du Madariagak, eta, hainbeste literatur txinparta ikusgarri bezain hutsen aurrean, benetan eskergarria iruditu zait liburu hau irakurri ahal izatea».
Besteengana nahi, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2009-07-24
«Aurreko liburuak baino espiritualagoa dela esango huke Juanraren hau. Poetaren begirada ez da gora joaten, handitasunaren edo infinituaren xerka, baizik eta alboan bizi denari zuzentzen zaio, intentsitate handiz, argi osoa eman nahian».
Mundu erori hau, Beņat Sarasola, Berria, 2009-07-26
«Eroso bizi den mendebaldeko gizakia, bere bideokamera eta plasmazko telebistekin fikzio batean bizi da, eta entzungor dago beregandik metro gutxira hondamendia nagusi den bitartean».
Heldutasunezko poesia, Javier Rojo, El Correo, 2009-12-12
«Bizitzaren aurrean existentzialki umezurtz geratu den gizakiaren mamuak agertzen dira poema horietan, zerbait sinetsi nahi duen gizakiaren ikuspuntua aurkezten baita, bizitza den kaos horri zentzuren bat emango dion sinesmena beharrezkoa sentitzen duelarik».