Aurkibidea
Aurkibidea
JESTEM KIM JESTEM
Ordu sailkapen defektuosoa zara
Siddhartako erromesaren jopua zara
Sri Lankako itoa, Alaskako aizkolari besamotza
Hiesak janda dagoen Kongoko Adbilim Yabar gaixoa
Nazien jarraitzaile damutua zara
Arbaso krudelen kromosoma galdua
Gurutzean hil zen gezur apokaliptikoa
heriotzarainoko bitarte ezdeusa
Zarena zara baina
esploratzeko zauri sakonegiak
eta izan zintezkeenak
aztoratzen zaituzte gehiago