Eroriaren logika
Eroriaren logika
2009, poesia
104 orrialde
978-84-92468-11-9
azala: Iņaki Landa
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2003, poesia
1992, poesia
 

 

APIRIL GUZTIAK BEZALA

 

Minaren parasito bihurtu zara,

ilunaren zizare beltza aspalditik,

bakardadearen fagozitosia da zure gosea.

Uzkur eta iheslari, araknido guztiena da

zuk munduaren espazioarekin duzun harremana.

 

Herioarekiko sinbiosi perfektua da zure grina,

gabeziarik, lorpenik gabekoa,

pentsatzeko beste eremurik,

arnasteko beste amodiorik,

urratzeko beste azalik ez baituzu.

 

Eta dena badoa, urrikalpenik gabe,

apiril guztiak bezala ahuspez

zisneak hegoaldera moduan,

kartzeletako denboraren makinariaren gisan,

ezkutaketa luzean jolastuko bazina lez.