Aurkibidea
Aurkibidea
DOBERMAN EGUNAK
Nora doa begiratzen dugunean
ikusten ez dugun beste guztia?
Horrela hasten dira egunak,
doberman kateetan loturik dituzun eskuekin,
marmoken eden elektrikoarekin.
Papera hartzen duzu eta odola darizu begietan ere,
kalea ez da paradisua, arnas underground bat baizik.
Eta urratsek, igerilariaren atzean
urak ateratzen duen hotsaren antzo,
norabide okerra irakasten dizute isilik.
Parkeetako atsoengan asmatzen dituzu iragan krudelak,
erroldarako zenbakiak, partiduetako pastel zatiak,
baina begiratzen diezunean
nora doa ikusten ez duzun beste guztia?