Aurkibidea
Aurkibidea
OREKAREN ESTRATEGIA
Panikoaren parapetoa, ezkutaria
izan behar duzu, erresistentzia.
Eta ez lirudike paradoxa
modu berean existentzia baduzu.
Dena idatz lezake horrek, eta beste horrek,
eta idazteari utziko zenioke modu berean,
zozoak lepoan pausatzen zaizkizun bezala,
bakteriei ostatu ematen diezun bezala.
Hamabi aldiz pentsatu gabe,
hipokrisiarik gabe, distantzia ukatu gabe.
Bidea nahi duzu, besterik ez,
ikusezina ikusgarri bihurtzeko,
esan behar ez direnak ez idazteko.
Galeraren bide bat, orekaren estrategia,
panikoaren kontrako promesa.
Panikoa, aditzen?