Aurkibidea
Aurkibidea
KOORDENADAK
Berriz hasi,
zauriak zenbatu,
galerak izendatu,
ez desbideratu begirada
edo are gehiago
lehen aldian bezala begiratu,
zer zaren jabeturik,
biguntasuna zer den
analizatu, aldarrikatu.
Trapezioak hustu,
igogailuak lurreratu,
menda oro kendu,
zuhaitz ustelduak erauzi,
bideak garbitu,
neonezko argiak itzali,
atmosfera hau deskonektatu,
amaiera ez itxaron,
oztopoak leherrarazi.
Bertigoaz gozatu,
orratzak desagerrarazi,
biluztasuna deskribatu,
estriknina debekatu,
desterrua urrundu,
katuak ferekatu,
begi berdeak xurgatu,
eskutik heldu,
gero ere bai.