Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

HARI ZURIA

 

Urte histuen buruan

zer egin ez dakizula egonez gero,

zure begiratu berdea higaturik edukiz gero,

lotu ezazu ateko sarrailan hari zuri bat

eta abiatu zaitez jaberik gabeko basoetara,

murgildu zaitez zetazeoen itsas bareetan,

egin ezazu hegan gezurren gaineko altueretan,

begira adi-adi inoiz menperatuko ez duzun munduari,

entzun ezazu sumendi ortodoxoen min samina,

arnastu bakardadearen atmosfera,

jo ezazu eguzkiak punitutako ordokietara

eta han kausituko nauzu,

zure zain edo zure bila egongo naiz

eta apurtzeko ordua iritsiko zaio hari zuri horri.