Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

MUNDUAK EZ DU LORIK BEHAR

 

Ohera sartu orduko datoz ilaran

eltxo galduen hankatako oroitzapenak.

Nahi gabe bezala datoz,

beren arnasaren mintza diren izarak astinduz,

burkoaren hezurdura malgua tristatuz,

flexoaren argizko mapa fisikoa desitxuratuz,

—petuniak agertzen dira horma abegikorretan—.

Baina gorputzak iluntasunaren basamortua

zeharkatu nahi du,

ametsaren goldeari eutsi nahi dio indarrez

eta ohe aurrean

destainaren kodaina zorroztea baino ez dauka.

Lo egingo badu

bideak ez du lahartzerik behar.

Izan ere, munduak ez du

Pizarnik-ek besteko unadura sentitzen.

Munduak ez du lorik behar.