Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

BIHOTZA URRATUKO

 

Oraindik bihotza urratu ez dizun horrek

ureztatuko ditu begietan dituzun loreak,

gorputza supermerkatua balitz bezala kurrituko dizu.

 

Oraindik bihotza urratu ez dizun horri

sekula ahoskatu ez dituzun eleak esango dizkiozu,

eta gutunetan bere eskuez egingo duzu berba.

 

Oraindik bihotza urratu ez dizun horrengatik

modu naturalean ekingo diozu lan egiteari,

benetan gustukoa bazenu bezala.

 

Oraindik bihotza urratu ez dizun hau

ez duzu ondo ezagutzen baina porrotera zaramatza,

argi mortua duen eroetxera.

 

Oraindik bihotza urratu ez dizun horrek

ez du luze joko, eta adi ibili,

bihotza urratuko dizu.