Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

PERFEKZIOAK

 

Sinkronikoa da ilunsenti zabalean dabilen haizea.

Brodadura ikusgarriak egiten ditu bere menpean

harrapatzen dituen hodei mendreekin,

eta izozmendi eta hartzak

eta zigarroak eta aluak eratzen ditu izartegian.

Cromlech-ak agertzen dira nonahi,

zerbait enblematiko eta elegiazko bihurtu nahi balu bezala.

Zuk Roque Dalton-en itxura hartu duzu,

edo animalia itsu bat ikusi duenarena,

une batez glaziar bat pitzatzen ikusten duenarena,

dena oxigenorik gabeko memorian lurperaturik

galdutzat ematen duenarena,

Cariotakisen itsaso onbera dastatu duenarena.

Gau honetan zeu eta haizea bat bera zarete,

hil ezik

inoiz bukatuko ez diren perfekzio seguruak.