Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

MENDIETAKO IZARAK

 

Elurraren izara erori da

zintzilik zegoen kableetatik

eta dena estali du.

Ibili ezinik gabiltza

belaunak hartuta dituen izara honetan.

Lo egiteko gogoa ematen digu,

bere kotoizko hotzean kiribildurik lotzeko

xuxurlatzen digu tai gabe,

izarrak ikusi beharko ditugu ostera,

lo lasaian murgilduko bagara.

Ertzetan gora, bizkar-hezurdura osoa

zenbatzen gora eta gora joan ohi gara.

Malutak zerutik jaisten dira.

Oherako prest dabilen erromesaren arima

erne dabil berriz,

eta ez dugu nahi

estalpe zuririk gure ahoa tapatzea.

Asko gelditu dira

berorik ematen ez duen mendietako izaran,

itzarturik hobeto egiten baitute amets.