Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

UME BAT SEGUNDORO

 

Kalefakzioa amaitu da.

Eta ez duzu konpondu behar, aita?

Amaitu da, ez dago,

beste gauza asko ez dauden bezala.

Zimbaweko ume askok ez dute urik.

Birmaniakoek ez dute zapatarik.

Haitikoek ez dute esnea inoiz probatu.

Afganistangoek belarra jaten dute neguan.

Siberiakoek behatzak dituzte izoztuta.

Patagoniakoek ez dute betaurrekorik eta

itsu gelditzen ari dira.

Mongoliakoek ez dute itsasoa inoiz ikusiko.

Indiakoek ez dute guraso hilak erretzeko adina egurrik.

Munduko ume askok ez dute ezer,

eta beste asko, honezkero, ez daude

beste gauza asko ez dauden bezala.

Eta ez duzu konpondu behar, aita?