Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
ARGAZKIEN DIMENTSIOA
Metalez eginiko erloju hori beti dabil atzeraturik,
argazkiek inguraturik dago eta denbora ezberdinak
eman behar ditu
argazkiei keinu egingo badie.
Inoiz orraziak jausita aurkitzen dut,
norbaitek, arautegia urraturik,
atenporala den iraultza batetik irten eta
matxinaturik, sabotaje ondo neurtua
egin izan balu bezala.
Baina horrela izanik ere, bere politika alienanteak
irauten du betiko lelopean. Tik, tak, tik, tak.
Argazkietan gu gaude aurrera begira,
balizko puntu erakargarriari begira.
Badirudi ez gatozela inondik,
atzeko infernuaren deia entzungo ez bagenu bezala.
Argazkietan, erlojuaren inguruan, umeak daude.
Eta euren txikitasunak denbora osoa irensten du.