Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

EZ ZARA INOR

 

Ez zaizu inoiz gertatu kale kantoian

itxuraz ezaguna den aurpegi bat ikusi duzula

eta orduak eta orduak eman dituzula

begirada, kokots hura, soslaia eta ile

distiratsuaren uhinen esanahia

norenak ote diren itaunka, nor ote den

arras hurkoa begitandu zaizun hori?

Ez zaizu inoiz gertatu?

Horixe da niri gertatzen zaidana

zure begitartea akorduan

topatzen dudan bakoitzean.

Eta bai kuriosoa,

dagoeneko, ez zara inor.