Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

UME HILEN BELDUR

 

Ume hilen beldur naiz gauetan

eta baita lepo bueltan katerik ez duten

txakur beltzen beldur ere.

Esne ontzietatik modu lotsagabean

begiratzen dizuten labezomorroen beldur naiz.

Ametsetan ni baino arinago korri egiten duten

aurpegibako mamuek ikaratzen naute,

eta zezenen beldur ere banaiz,

imajinatzen dut adarra haragian sarturik, mintzen artean,

angelu ezinak eginez eta odola.

Leize-zulo batean buruz behera

jausi eta zirkin ñimiñoena eginda

beherago zoazela sentitzearen beldur naiz.

Autoarekin erreka arre batean murgildu

eta atea ireki ezinik, ito eta hiltzeko beldur ere banaiz.

Baina batez ere nire baitan bizi eta menpean ez dudan

munstro ernegarri eta ezezagunari diot beldur.

Horri,

eta laster batean izango ditudan

minbiziaren analisiaren emaitzei.