Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

ARTISTA ZARA

 

Eguneroko batailaren morroi bihurtu zara dagoeneko.

Dutxak eskaintzen dizun lizunkeriak

ez zaitu asetzen.

Lanera zoaz tabernako kruasana ezin irentsiz eta

larruaren autopista betetzen zaizu nekeaz

egun historikoetan zehar.

Irribarre plastifikatuak denontzat doan.

Dena eklipse bat izan daitekeelako susmoa

hartzen duzu bazkaltzeko orduan,

zure urdail kontrolagaitzak

antropofago baten moduan janarazten dizunean.

Eskale temati bat izan zintezke, modu naturalean

eskale izaten tematzeko eta

paseoan neskak ikusteko.

Eta hau guztia pentsatzean arduraturik

itzuli zara era duinean zure etxearen hoztasunera,

gelditzen zaizkizun mandarina nardagarriak jatera.

Artista izatea nahi zuen amak eta

ohera orduko, gaztetako eraztun guztiak kenduta,

denbora haragitsuan

marka zaharkituak kausitu dituzu.

 

Baina lasai, artista zara.