Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
ZORRAK KITA
Ez dizut ezer zor.
Memoriaren zati kaotiko hauek
zuk esan gabe erosi nituen bakardadearen merkatuan.
Haizeak harrietan bezala higatuz hustu nauzu
eta orain hur apurtua lakoa naiz sentitzen.
Suak hartuta darabiltzadan gomuta hauek
zure presentziaren azken ttanttak izango dira.
Baina zor, ez dizut ezer zor, salbu eta
etengabe jarraitzen didan itzal alderrai hori,
herenegun bortizki maitatu ninduen hori.