Aurkibidea
Izozmendien noraeza
Aurkibidea
Izozmendien noraeza
ERORIKO NAIZ
Erori naiz mezu konfliktibo batetik
eta ez dakit zer egin behar dudan orain.
Agertu naiz hutsik daramazun poltsiko horretan
eta papera birziklagarria naizelakoan zanpatu nauzu.
Labain egin dut zure kolko-infernutik behera
eta zure eskuek lurperatu naute are beherago.
Jausi naiz B-52 batetik bidegabekeria amaigabean
eta orain ez dakit zein den nire mundu perfektua.
Amildu naiz zure telefonoaren berbarotik
eta ezin izango dut zure erantzuna aditu.
Erori naizelako, hutsik noalako, labain egin dudalako,
jausi naizelako eta zure arantzak
nire suizidioa direlako.