Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

SINETSI BEHARKO NUKE

 

Sinetsi beharko nuke errekak bezalako hitzetan,

harrien arteko bideetan,

ezinbestekoa den hostoaren gaineko ihintzean,

odola xurga dezaketen esku bortitzetan,

isiltasuna baino ez den zure ahotsean,

gezurraren betaurrekoak ez dituzten begietan,

leizeak bezalako zure musuetan,

zure gorputzaren presio erabatekoan,

urrutiko kodeak dakartzaten telefono madarikatuetan,

lortu ez dugun bizitzaren amorruan,

nire amorruan,

eskuetatik labaintzen den geometrian,

baina ezin da,

ez da inoiz horrela izan,

eta gezurra litzateke izan litekeen oro.