Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

EZ DAKI

 

Ez daki zer egiten duen hemen.

Dena gertatzen da begietan barrena.

Inoiz entzun dituen ahotsek

egin behar duena esaten diote etengabe.

Ordua eskatzen du eta

ordua ez da inoiz ordu bera.

Segundoak heriotza bera baino arinagoak direla

uste du, eta bizitzan egin nahi duena

egiteko astirik ez duela izango

pentsatzen hasia da.

Egia esan, betidanik pentsatu du.

Denak ametsa dirudi, baina ez daki amesten

eta ernegatu egiten da.

Lehen, hitzak idazten zituen,

gogoratzen zituen denak,

gero hasi zen hitz haietako batzuk errepikatzen,

gero eta hitz gutxiago.

Orain ez du idazten.

Lanparak margotzen ditu sutan diruditen laranjak.

Bi aldiz moztu ditu besoetako zainak.

Galdutako amodio batengatik dela dio,

horregatik,

eta zer egiten duen hemen

ez dakielako.