Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

ARRATSALDE USTELA

 

Arratsalde ustel hartan

azken kafea hartu zenuten kafetegia

itxita ikusi duzu gaur.

Alokatzen da dio eguzkiak jandako kartelak.

Eta orduan pentsatu duzu

barruan gelditu ziren fereka galduak ere

alokatzen direla,

mundu arrearen prodijioen artean

bere eskutik at ez uzteko erregu samina

alokatzen dela,

tai gabeko odol-kolpe bortitzak

burmuinera igorri zizuneko dardara ere

alokatuko dela.

Baliteke horrela izatea.

Ezustez beteriko bizipen mingotsak ere

alokairuan topatu zenituela ziur zaude orain.

Bestela, zer dela eta bakardadearen bidetik

eginiko lehen urratsekin batera,

zure bihotza alokatzen da dioen

tristeziak jandako kartela?