Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...
Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...
Goiz hartakoa nuen azken aukera gure etxearen eta gure etxekoen memoria bilakatua zen ganbara hartako trastetzaren artean gutxi batzuk ahanzturaren edota indiferentziaren ugerretik libratzeko. Horretaraxe joana nintzen.
Eguerdia baino lehen ziren agertzekoak ganbara hustera.
Neuk berez nekarren eta, urteen poderioz, areagotua nuen anti-nostalgia mekanismoari ijitoen materialismo ez-historikoa gehituta, ezer gutxi salbatuko zela kalkulatu nuen.
Beraiei txatarra deitzen dioten kontzeptu aski zehaztugabe horretan kabitzen den oro interesatzen zitzaien. Niretzat —kontuz, nostalgia arrastoak eduki ditzake— memoria zen kontzeptu itsaskor eta likin hori, materia hutsa zen haientzat: burdina, egurra, altzariak, kobrea, plastikoa, kartoia, kristala eta txatarra.
Zenbat, zertarako eta nola gogoratu; eta zenbat, zertarako eta nola ahaztu.
Memoria historikoaren eta Googleko Ahaztua izateko eskubidearen legeen garaian.
Plastikozko olana urdin astunaren azpian gorde nituen olibondoak eta almendrondoak gobernatzeko, gobernatzen segitzeko, behar nituenak: sareak, kuboak, hagak, arrasteluak eta arboletara igotzeko zurezko eskailera luzea.
Ate hotsa entzun nuen. Ukabil baten meta-errepresentazio artistikoa den burdinazko aldabaren hotsa.
Garaiz zetozen.
Bi ziren. Zuzenean egin genuen ganbararantz.
Bi gizonak traste artean ikusita, are beteagoa iruditu zitzaidan. Bietan zaharrenak esan zidan hamar bat minutu behar zituztela zer zegoen miatu eta txatarraren balioa kalkulatzeko. Hori zen tratua. Txatarretan hainbeste egiten bazuen, horren trukean hustuko zuten ganbara. Ez bazegoen hainbeste, ordaindu egin beharko nien.
Aurreko udaran eginak nituen kalkuluak bertako lagun batekin. Badaezpada ere.
Gazteenak, paretaren kontra kondenatutako koadroa desestali zuen.
Ezagutzen nuen, urteak egin zituen salan.
Denborak bere esanahiaren antonimo bihurtzen dituen zenbait hitzen adibide, paisaia erromantiko germaniko moduan definituko genuke, baserrietako teilatuen eiteagatik.
Garai hartako nekazari familia batek ikusiko zuen han paisaia zoragarri bat; zeruaren marra ebakitzen zuten mendi punta haietakoren batetik, ordea, paisaiaren eta esanahiaren beste aldetik, Friedrichen lebitadun gizona ere ager zitekeen.
Zer, nondik eta zeinek ikusten duen.
Gure gizon gazte rubiozta eta begiargiari ez zion hainbesterako eman arte obrak. Hala ere, markoaren urre kolorea ere fikziozkoa, errepresentazioa zela ondo zekien arren, ezin izan zion eutsi azazkalarekin pintura karrakatzearen keinuari.
Sukaldean itxoingo niela esan nien. Nik neureari ekin nion, bezperan ateratako guztiak gorde eta berriro ere hurrengo udara arte lasai abandonatzeko protokoloari. Eskaileretan behera sumatu nituen. Baietz. Txatarraren truke husteko lain bazegoela. Ebidentzia honek ere ez zuen uberarik utziko nire aurrejuzguen topikoetan.
Kamioiaren eta lagun gehiagoren bila atera ziren. Eguerdirako hustuko omen zuten.
Bakarrik utzi nituen. Pasiera labur bat egingo nuen bitartean.
Zapatilak jantzi eta paisaiarantz atera nintzen. Hotz egiten zuen artean.
Erreka-lainoa zegoen. Hala ere, eguzkiari zulatzen kostatu arren, hasia zen argitzen. Ihintzak distira inarrak eragiten zituen soroetan.
Arte baten barrutik hegaka atera zen sorbeltz multzo sinkronikoa, eta bueltan zupatu bezala egin zituen arbola zaharrak, hegan atzeraka egingo balute bezala.
Erreka ondoko makalen arteko sasitzan, nik ikusi ez nuen gartza batek oinazez zeramatzan azken egunak eta gauak, isilik. Etzanda egoteko luzeegiak egiten zaizkion hankak eta mokoa ezin eroso pausatuta. Multinazionalen monokultibo amaiezinen ongarriek, lur azpiko filtrazio bidez, usteldu egin dute errekako ur geldia.
Herrirantz bueltan nindoala, txatar-biltzaileen deia jaso nuen. Bukatu zutela. Atea bere horretan itxiko zutela. Horrelaxe. Konbertsazioan fade in eta fade out-ik gabe.
Heldu orduko, ganbarara jo nuen. Hamar aldiz handiagoa da hutsunearen tamaina gauzena baino. Argazki bat bidali nion anaiari.
Kulpa lausoz printzatutako arindu gaitza eragin zidan dena hutsik ikusteak.
Behingoz, erantzuna eman nion hainbat urte lehenago, ziklogenesi arratsalde hartan, zinema irteeran neu nintzen animalia zauritu hark egindako telefono deiari.
Garajeko atea giltzatu eta kotxea hartzera nindoala, bi uso ikusi nituen teilatu hegalpetik gure etxera sartzen.
Eskerrik asko, liburu honetako hitz eta lerroen artean ibili zareten Jone Uria, Iņigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi, Eider Rodriguez, Pello Lizarralde, Maialen Lujanbio, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal, Kattalin Miner, Irene Elorza, Elurre Iriarte, Karlos Beristain, Susako jende argi eta ederra, Janex, Xan eta Mattin.