Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen.
Horma zuri hutsari josia, arotzen egurrezko konpas handi horietako bat. Orratza paretan lotua zegoen eta, motor txiki baten bidez, bueltak ematen zituen. Ardatzetik bi beso ateratzen ziren: arkatza eta borragoma. Biraka hasi eta batera, arkatza zirkulua osatzen hasten zen. Atzetik zetorkion borragomak ezabatzen zuen, ordea. Jazarlearen jokoa, behin eta berriz. Etengabe eta eten gabe. Historia du izena obrak.
Iluntzean, aretoaren zaindari gogaituak itzaltzen du, hurrengo goizean berriro martxan jarri eta lanean jarrai dezan. Erakusketa bukatzen denean, kontu handiz desmuntatu eta kutxa gotorrean gordeko dute munduaren beste muturrean berriro beste pareta bati iltzatu eta itzulika eroari lotzeko. Lekuan-lekuan, arkatzak egiten duen marraren arrastotik tiraka, buruz marraztuko du ikusle bakoitzak bere historia eta min egingo dio badakienaren ebidentzia artistiko ukaezinak.
Egia esatera, obra behinola jamaikar batek sortutako asmakuntza apalago baten berrasmatze sofistikatua da: borragomadun arkatza. Bizitza, intrahistoria, norberarena, beste batzuek aurretik idatzi eta borratu edo marratutako koaderno txiki bateko orrialde baten tamaina duen azaleran eta azalean eskribitzen da. Eta bertan ezabatzen. Idatzi, borratu, indarrez idatzi eta indarrez borratzearen mina. Arkatza eta borragoma, bata ala bestea, zein gastatuko den lehenago, norberaren historia.