Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak.

      Udaberria izaki, larrea dirudi garitza erne berriak, eta are dotoretzen ditu han-hemenka lehertzen diren koltza soro horiak. Hilabete pare batean, gorritu egingo da paisaia.

      Gidariaren ateko poltsikoan, denbora darama gaizki tolestutako mapa batek. Erabat zaharkitua dago. Zu orain zoazen errepidea ere ez da existitzen. Presaka eta ahal den moduan tolestua, ezinezko kartografia horretantxe bizi da jendea, hainbestean behin ageri zaizkizun panel urdinetako herri izen zurietan. Itsasoko urak itotzen ditu hor olibondo, herri, mendi, mahasti, errepide eta aspaldian abandonatutako lur eremu zabalak.

Makal ilara zabalaren atzean ezkutatzen da urrunera mapan idatzitako hiri haietako bat. Bertako azken etxe-multzoetako etxebizitzetako bateko bigarren pisutik jaitsi den emakumeak bebarru aurrean gainezka duen kontainerraren ondoan utzi behar izan du zabor poltsa urdina, sailkatu gabeko hondakinez ia hausteraino betea. Gau horretan, basurdeek barreiatuko dituzte andre langilearen bizitzaren test kriminologiko edo poetikoa egitera oso bere aldeko epaia emango luketen zabor kondarrak. Betiere, ez balira bertan azalduko mila zati egiten saiatu baina hogeita hamazazpi txataletan bereizita ageri diren behin ete orrezko tea alok uaren airu derrig betiko kontrat lexema edo morfema ebidentziak.

Berriro erreparatu nion esku gainean idatzia nuen dent. zirriborroari. Inpresioa egin zidan berriro ere neure azalaren zimurrak.

      Azken urtebetetzean, agindu bat eman nion neure buruari: urtebete bakarrik zahartuko nintzen urtean.

      dent. Dentistari ere deitu behar nion, inplantea probatzeko ordua lotzeko.