Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Bidean aurrera, errebuelta batean ikusmira urrutiraino zabaltzen zen, hurrengoan erabat ixteko; itsasoak eskubiko leihoan zirauen, munduaren zabuka eternala olatuz olatu kulunkatuz. Marea oso behean zegoen. Eta ur ertzean, bide kontra ageri ziren jalgitze xaflek milioika urteko kontakizunaren sintesia gordetzen zuten, liburuki bilduma amaigabean.

      Irratia piztu nuen. Arrikrutzeko lehoiaz ari ziren.

      Begi-bistan nituen harkaitz borobil eta erraldoi haiek ere, harri bihurtuta desagertzeari aurre egindako lehoiaren garaiko itsas elefante fosilduak ziruditen. Piztitzar haietako baten goroldiozko bizkarrean hegazti migrari bat zegoen pausatua hanka bakarraren gainean, izatearen arintasun jasanezinari desafioka.

      Aurrez ikusia nuen lehoiaren argazkia, Pleistozenoan etzan eta 700.000 urte ondoren esnatua. Esnarazia.

      Ez dakit zergatia adierazten, baina familiako erretratu apurretan azaltzen diren gure arbaso haiek arrotzago eta urrunagoko zaizkit denboraren zuloan etzandako piztia hura baino. Aurkikuntzaren berri eman zutenean, lehoiaren singulartasuna aipatu zuten hedabideek, garai bateko azkena izatearen bakantasuna.

      Nik bakardadea ulertu nuen: garai bateko azkena izatea.

      Arra da eta, oraingoen aldean, handia. Kobazulo batean galduta zebilen gazte batek aurkitu zuen. Lehen begiratuan hartza zela pentsatu bazuten ere, letaginek salatu zuten.

      Argazkietan hezurdura handi bat ageri da: aurreko eta atzeko hankak zabalduta eta burua aurrera begira. Lasaitasuna iradoki zidan betirako egoteko era hark, bakardadearen patxada paleontologiko jakintsu bat.

      Horregatik, hiriko museo batean erakusketa egin ziotela entzun nuenean, autobusa hartu eta hitzordu berezi baterako aldartearekin joan nintzen lehoia neure begiez ikustera.

      Min eman zidan kristalezko kaxa batean sartua aurkitzeak, baina bereziki mindu ninduen estruktura metalezko batean lehoi etzana tente ikusteak, harrapakariaren topikoaren errelatora berreraikia.

      Eta letaginak, kaxa berezi batean.