Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

 

 

 

 

Amorrarazita alde egin nuen museotik.

      Sargori zegoen, eta lehoia barruan nuela, eraikin neoklasiko hartako lorategi botanikoan landareen edertasunaren barbariea zarratuta, angelu zuzeneko heskaien arteko xenda zibilizatuan barrena, bueltako autobusak hartuko ninduen zumardirantz egin nuen.

      Errepidearen bestaldetik, markesinapean babestuta ageri zen jendea. Ezin jakin ez zer egunetan eta ez nork erabakita hasi ginen, pelikuletan bezala, agertu ahalako ordenan autobusetara igotzen eta hurrenkera hori espaloian zibikoki errespetatzen.

      Bakoitza bere denboran, bere historian udarako eguerdi eguzkitsu hartan.

      Denekin batera osatzen dugun historia bakarka abandonatzen dugu, ordea.

      Bestiario bat, eta bakoitza bere fabulan.

      Garai, une eta gune batean ordu laurdenero autobus bat bihurtzen eta desegiten den kapsula soziologiko eta geopolitikoa.

      Demagun, erlojua hiru minutu atzeratua duzunez, berandu iritsi eta hartu ez duzun autobusa den fikziozko aldiberekotasun posible horrek bizitzan gehiagotan ikusiko ez duzun jendea daramala.

      Ordu erdiko ibilbidean, historiaren mende luze bat biltzen duen busa:

      Emakume eslaviar bat, adibidez, tinte horiz esajerazioraino azpimarratua bere kaukasikotasun post-komunista. Krokodilo larruzko gerriko faltsu bat darama. Larrua da faltsua, ez krokodiloa. Beno, krokodiloa benetakoa da, eta larrua ere bai. Gerrikoa da faltsua.

      Andrearen ondoan zutik doan neska gazte hegoamerikarrari bi kontinenteetan bildutako nekea metatzen zaio begi akituetan. Lanetik lehentxeago atera da bere herrialdeko hauteskundeetan korreoz bozkatzeko. Hanka bakoitza geopolitikaren garai eta plaka tektoniko banatan duela iruditzen zaio.

      Bi eserleku aurrerago eserita doan emakume txinatarrak kostata ihes egitea lortu dion komunismoaren aldeko botoa emango du neska hegoamerikarrak. Leihotik begira ikusle bakartia urrundik zauritzen duen galderarekin hausnarrean.

      Eta bien artean, duela bost hilabete abioi bateko eskaileraren azken mailatik lurrera hamarkadatako saltoa egin duen mutil gazte pakistandarra, autobuseko tiketa eskuen artean birrinduta, kristalaren bestaldean agertzen eta desagertzen zaizkion etxe, zuhaitz, auto eta oinezkoei darien kapitalismoaren bihozgabekeria diskretuari nini beltz eta liluratuez begira.

      Edo autobusaren atzeko partean, elkarri begira eserita, Afrikako hiri bereko aldirietan sortutako adin bereko bi mutiko. Adoptatua bata, artean haurtxo zela ekarria; hiru urte lehenago amarekin aitarengana etorria bestea. Halako epaiketa espres batean, ama zuriak ezin izan dio ama beltzaren begiradari eutsi. Jasotakoak orduantxe sentituko du aurrenekoz handik urteetara psikologoaren kontsultan eta medikazioaren laguntzaz kostata ebatzi nahiko duena.

      Historiaren matazan norbanakoa aurrekoaren atzetik eta atzekoaren aurretik, historia idatzi, borratu eta berridazten.