Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Atea zabaldu orduko begien aurrean neure barnearen isla hura, etxe desordenatu eta eragabea. Arrotz, isolatu, garestiegi ari nintzen ordaintzen intimitatea.
Zauritua nengoen. Zauritik ateratzen.
Gogoratze hutsari kiratsa dario oraindik ere.
Nola mendratu dezakeen minak pertsona animalia paralizatu bihurtu arte. Etxean bueltaka, bakarrik, sargori, telebista aurrean lorazepamdua. Izerdi, gantz, pixa eta gauzatu bako sexuaren usain mina zerion egonezinari.
Baina egun horretan ez nintzen egun haietan bizi.
Artean, askatasuna ere bazen munduari eraikitako murru hori, aurrerago zer bilakatuko zen ezjakin.
Sarreran, kaxetan pilatuta zeuden azkenengo etxe-aldatzetik —elipsiaren mesedetan utz dezagun hitz elkartu horretan zortzi nobelatarako emango lukeen materia literarioa— erreskatatutako liburu eta diskoak. Eta hauen ondoan, tente, beste kartoizko kaxa batean, liburu eta diskook txukun paratzeko propio erositako apalategia. Nire prokrastinazio bitalaren azalpen ezin grafikoagoa.
Kanpotik letorkeen inork ez luke jakingo esaten bezperan heldua nintzen edo biharamunean ateratzekoa, etxe sarrera hark erakusten zuen behin-behinekotasunagatik.
Astearte iluntzea zen. Norbere bizitzaren bizigarritasuna era objektibo batean neurtzeko merkuriozko balantza den eguna.
Asteartea, egunik neutroena. Alde batetik hurrengo asteburuak berez dakartzan espektatibetatik distantzia egokira; eta bestalde, joandako asteburuaren dezepziotik ere aterata ordurako. Asteartea eta iluntzea, hain neurea dudan eta inoiz izena ematen asmatu ez dudan ezinegon horrek hartua ninduen berriz ere.
Erosketak utzi, arropak aldatu, zerbeza eta gazta zati bat hartu eta egongelan eseri nintzen.
Telebista piztu aurreko segundoan, neure burua ikusi nuen pantailaren ispilu beltzean. Ohartzerako, olatu erraldoi batek irentsi ninduen; zinematik ateratzean ikusi nuen itsasaldiarekin abiatu zuten gaueko informatiboa, eguraldiaren partea ere baden narrazio ideologizatuan. Informatiboari belarriz jarraitu nion sukaldera ogi zati bat hartzera jaikitzean.
Hormaz bestalde, telefonoak jo zuen. Jendeak maizago deitzen du eguraldi txarra denean.
Erruz ari zuen. Haizea zakar zebilen. Ekaitza zeure kontra ari dela sentitzen duzun iluntze horietako bat.
Gortina ixtera joan nintzenean hainbestetan ikusi baina inoiz erreparatu gabeko eszena erromantikoari begira geratu nintzen: