Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan. Umeak eskolan eta jende gehiena lanean ariko zen konturatu gabe pasatzen den bizitzaren zati handiena betetzen duten egun eta ordu horietan.
Literatura klaseetan nerabeei bizitzaren iheskortasuna kontzeptua azaltzen ari naizenean, nerabe nintzela horixe berori azaldu zidan literaturako irakaslea etortzen zait. Orduan ez nuen ulertu eta orain ez dute ulertzen.
Nola bada. Heldutan agertzen zaizkizu zulo antimaterial bat betetzen duten eta elkarrengandik bereizteko gai ez zaren ordu, egun, aste eta hilabete horiek denak. Errutina hitzaren barruan ezerezten direnak.
Urrutira ikusten zen pentze batean gora eta behera zebilen traktorea aurrez segaz moztutakoa batzen. Baserritarrak bigarren belarraldia osten ari zitzaizkion munduari.
Bide ertzeko silo-bola beltzetan bilduta, bi soro ontzen zeuden. Eta belaze moztu berri haietan fermentatzen ziren arratsalde eguzkitsuak eta euria, hiru sugegorri, elurte arin eta berant bat eta haren hotza, bi ilargi, gerezi hezur batzuk eta satitsu bat.
Belar-bolen ondoan, iraulita zegoen sail bat, lugorri utzia. Land art-aren interbentzio psikologiko-estoizista paregabea iruditu izan zait beti lugorria, psikologoen eta psikiatren kontsultetan erakutsi beharko litzatekeena.