Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Ibaia atzean utzi eta etxe eta kotxe tarteetan barrena egin nuen orduan bizi nintzen auzorantz.

      Iluntzearen deskribapen existentzialista areagotzeko, aldirietako trena txistuka eta zezelka pasatu zen, bere onomatopeian bildua. Argi horidun leiho blindatu harramazkatu eta lurrunduen atzean poesia sozialaren topiko guztiak karraio, disforia arin bat sortzen zuen literaturaren teorian.

      Jendearen ibilerak beste pauso bat zuen inguru hartan, beste arnasa bat, munduari ordu batzuk luzatuko balitzaizkio bezala.

      Hiri irteerarako errepide zaratatsuaren zubipeari itsas usain sarkorra zerion egun hartan ere. Buruxkariek bertan utziak zituzten lehortzen marea jaistean hondartzan bildutako alga gorriak.

      Atletismo pista baten ertzetik egiten zuen aurrera espaloiak. Ihesetik eta ehizatik zetorren baina orain denboraren kontrakoa bilakatutako alferrikako korrikaldiarekin jarraitzen zuten pistan bueltaka ari zirenek.

      Hala ere, begia emakume gazte bati jo nion, pista erdiko itxituraren barruan zegoen.

      Pisu jaurtitzailea.