Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Udaberriko goiz lainotu hartan kotxearen leihoetatik gainezka egiten zuen harkaitz koloreko itsaso hura bera. Guk urdina idazten, esaten eta ikusten ikasi duguna. Homerok ez omen zion sekula urdina deitu, eta itsasoa besterik ez du bere obretan. Gerora ikasi omen genuen hura urdinez janzten. Konstrukzio fiktizio bat, beraz. Beste bat.
Nik neraman itsasertzeko norabidearen hurrenkeran, laugarren herrira iritsi nintzen. Hangoa da nire familiaren hari bat.
Aitaren aldeko amona, zehazki. Goroldiozkoa. Ni jaio baino lehen hil zena.
Agian amamak begiratu zidan artean jaio gabe nintzen bilobari, nik orain berari begiratzen diodan bezala. Inoiz elkar ikusi gabe begiratu genion agian noizbait elkarri bizitzaren eta heriotzaren arteko sinkronizazio akats arin bategatik.